Edukira joan

XVI. mendeko espioitza gutunak/3. gutuna

Wikitekatik
XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
3. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: bart etorry ninzan nere anaga baten / echetic, non aurquitou baitout zure senoriaren / coutoun bat echean. Sinnestazendout ezin asco presouna / badela chindouriaz hars egiten daquienic. Zer ere baita / marechalaren etorraras estout ouste dela deus inten/zio gaiztoric, choil condizios moudatou espadire / andiren bazeuec: esparanza nucque zerbait sentimentu / banuquella, non ezpaitout ouste dela moudanzaric. / Bart Bagonan ouste zuten, faltaric gabe, esan den / marechala. Bazioiten ny oucquetou naizen parte artan / Franzian troublazio andiac azizen zirela. Ezta deues / dinoric zure senoriary gastiga al daitequenic. / eta alla fin emaiten diot, geldizen naizela, bety / bezala, serbizary humblea. De la de Ortubia.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: bart etorri ninzan nere anaia baten etxetik, non aurkitu baitut zure señoriaren kutun bat etxean. Sinestatzen dut ezin asko presuna badela xindurriaz hartz egiten dakienik. Zer ere baita marexalaren etorraraz eztut uste dela deus intenzio gaiztorik, xoil kondizioz mudatu ezpadire andiren batzuek: esparanza nuke zerbait sentimentu banukela, non ezpaitut uste dela mudanzarik. Bart Baionan uste zuten, faltarik gabe, esan den marexala. Bazioiten ni uketu naizen parte artan Franzian trublazio andiak azitzen zirela. Ezta deues dinorik zure señoriari gastiga al daitekenik. Eta ala fin emaiten diot, gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea. De la de Ortubia.