Edukira joan

XVI. mendeko espioitza gutunak/4. gutuna

Wikitekatik
XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
4. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: erezebitou dout zure senoriaren carta / conserba ordenariocouequin batean, non ezcouac / apazen baitizquizut mila bider nitzas douen / couidadouas. Nic escribiteus geros emen dabilan / beria da armadaren erdia jouan dela Indietaco / flotaren bidera eta beste erdia Barzalonara / jouan dela. Besteric esta dino denic gastigazera / zure senoriary eta gledizenais serbizari / humblea.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: errezebitu dut zure señoriaren karta konserba ordenariokuekin batean, non eskuak apatzen baitizkizut mila bider nitzaz duen kuidaduaz. Nik eskribituz geroz emen dabilan berria da armadaren erdia juan dela Indietako flotaren bidera eta beste erdia Barzalonara juan dela. Besterik ezta dino denik gastigatzera zure señoriari, eta gelditze[n] naiz serbitzari hunblea.