Edukira joan

XVI. mendeko espioitza gutunak/5. gutuna

Wikitekatik
XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
5. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: nire senoriaren coutouna erezebitou / bezan sarry bildaldou dout jaquitera berri / parte ounetaco. Patacha bazu etorry dire / Erochelatic: diote ezin Amians deseguin / douela partida bat eta barnecoac misericordia / esce daudela, baina zaldoundeac eztiola / ereguery permetitou nay misericordias / ousazera eta sarry orien ousteas angoa / egingo dela; Calesgoua ere egia dela, gouardac / jari direla barnerat deusic sar eztadin eta / Amianscoa egin den bezain laster eregue ara / digoala. Nic presentean jaquin al doudana / aur da, eta etorquizunas asegoura bedy zure / senoria esana egonen naizela, eta adieu / esaten diot, geldizen naizela, bety bezala, / serbizary humblea.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: nire señoriaren kutuna errezebitu bezan sarri bildaldu dut jakitera berri parte unetako. Pataxa batzu etorri dire Erroxelatic: diote ezin Amians desegin duela partida bat, eta barnekoak miserikordia eske daudela, baina zaldundeak eztiola erregeri permetitu nai miserikordiaz usatzera, eta sarri orien usteaz angoa egingo dela; Calesgua ere egia dela, guardak jarri direla barnerat deusik sar eztadin, eta Amianskoa egin den bezain laster errege ara diyoala. Nik presentean jakin al dudana aur da, eta etorkizunaz asegura bedi zure señoria esana egonen naizela, eta adiu esaten diot, gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea.