XVI. mendeko espioitza gutunak/7. gutuna
Transkripzioa Jauna: jouanden egoun oyetan berri bat etorry zen / ezin goure eregue il zela. Segouranza zure senoriary / gastigazeco aquiza bidaldou nuen mensager bat: esan dit / estela deusic alacoric, Amians artou dela asegouratouzat / dadouquela. Gobernadorea gaur, zoin baita igandea, ouste doue / Bayonara. Deus berryric baldin badaquy, jaquingo dougou / eta nere eginbidearen egitera ezta faltaric izango, eta / bitartean mana naza bere serbizuan, ezin moundouan denec / eztou borondate obes obeditouco nola nic egingo baitout / eta adio esaten dizu zure serbizary humbleac. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: juan den egun oietan berri bat etorri zen ezin gure errege il zela. Seguranza zure señoriari gastigatzeko, Akiza bidaldu nuen mensager bat: esan dit eztela deusik alakorik, Amians artu dela aseguratutzat dadukela. Gobernadorea gaur, zoin baita igandea, uste due Baionara. Deus berririk baldin badaki, jakingo dugu eta nere eginbidearen egitera ezta faltarik izango; eta bitartean mana naza bere serbitzuan, ezin munduan denek eztu borondate obez obedituko nola nik egingo baitut, eta adio esaten dizu zure serbitzari hunbleak. |