XVI. mendeko espioitza gutunak/8. gutuna
Transkripzioa Jauna: esta izouriric eta ez beste gauzaric. Ocasioric / presentatou balis zure senoriari parte egin bear zenic, zerbait / modou izanen ez paizen biletacho bat parte orretarat pasazeco. Bart ecari ditate berria ezin / goure ereguec escribitu diola len president Bordelecoari / orandic gosta bear zagola Amiansen izaitea eta prinse / cardinalec egiteco eman dezon beldour dela. Bidalzen diot / zure senoriary oigallaren (?) erespuesta izan doudana: a/segoura bedy, jauna, eginallic eztalzen eztouela carta / bidaldu douenac, eta esperanza ounequin ezin sinestatoua / edouquiren nauela fina emanen diot, geldizen naizela / bety bezala, serbizary humblea. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: ezta izurririk eta ez beste gauzarik. Okasiorik presentatu baliz zure señoriari parte egin bear zenik, zerbait modu izanen ezpaitzen biletatxo bat parte orretarat pasatzeko. Bart ekarri didate berria ezin gure erregek eskribitu diola len president Bordelekoari orandik gosta bear zaiola Amiansen izaitea, eta prinze kardinalek egiteko eman dezon beldur dela. Bidaltzen diot zure señoriari oigallaren (?) errespuesta izan dudana. Asegura bedi, jauna, eginalik estaltzen eztuela karta bidaldu duenak, eta esperanza unekin ezin sinestatua edukiren nauela, fina emanen diot, gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea. |