Edukira joan

Delituez eta zigorrez/XLIII.Magistratuak

Wikitekatik
Delituez eta zigorrez  (1764)  Cesare Beccaria, translated by Juan Martin Elexpuru Arregi
XLIII.Magistratuak
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma

XLIII.Magistratuak

Delituak saihesteko beste modu bat: legeak gauzatzen dituen kontseilua emanagoa izan dadila legeak betearaztera, ustelkeriara baino. Kontseiluak zenbat eta kide gehiago izan, orduan eta nekezagoa izango da legeei iruzur egitea, erosketak zailagoak direlako elkar zaintzen duten kideen artean, eta bakoitzak bere agintea areagotzeko interes gutxiago izango duelako, bakoitzari egokituko litzaiokeen zatia txikiagoa den neurrian, batez ere horretarako egin beharreko langintzaren arriskua kontuan hartuta. Baldin eta soberanoak hiritarrak ohitzen baditu ospe eta arrandikeriara, aginduen zorroztasunera, eta zapaldua sentitzen denaren kereila zuzen zein okerrak baztertzera, hiritarrek legeei baino beldur handiagoa izango diete magistratuei, eta hauek segurtasun pribatu eta publikoari komeni zaiona baino gehiago baliatuko dira beldur honetaz.