Laborantzako liburua/Drainaduraz

Wikitekatik

XVII. Drainaduraz
pages 132-137

XVII.

Drainaduraz.

Semeak. Bardadanik gogoeta nago zer izan othe daitekeen drainadura. Lehiatua nago jakitera. Ez-da ezen gauza ttipia lur tzar batetarik ona egitea.
Aitak. Bada zeri begiratu! zolelan atheratzen dira errechkienik bazkak; eta laborari bazkarik ez-duena segur da erromes izateaz.
Sorhoen agortzeko, egiten balira ichtun handiak, usu eta barna; egiten balira erreka hainitz, zer lanak! eta zembat lur galdurik!
Drainadura aldi bateko lana da, eta drainatzeko egiten diren errakak estaltzen ere dira.
Beraz urthe guziez berritzen dugun lana, alde bat khentzen dugu drainatzeaz, eta lur galtzerik ez-da.
Huna nola egiten den drainadura.
Lurrak non-ere baitu ichuria, eta han egiten da erreka bat, erreka nausia deitzen dena.
Haren bi aldetarik bertze erreka meharrago batzuek ekhartzen dira ezkerretik eta eskuinetik, urak erreka nausira biltzekotzat.
Erreka hekietan ezartzen dira drainak; lodiak, erreka nausietan, meharrak, bertzeetan.
Drainak dira bacherazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak. Drain meharrak pia bat luze dira, eta besoa bezain lodi. Ezartzen dira muthurrez muthur.
Badira bertze drain motch batzuek, lodiagoaik, eta deitzen dira muthurrekoak, zeren juntartetan ezartzen diren, bertze drainak elkharri iratchikitzekotzat.
Erreka nausian ezartzen dira drain nausiak, erran-nahi da lodienak.
Drain meharrek ur soberakina ekhartzen dute drain nausietara.
Erreka guziak lurrez belhetzen dira.
Urak bere baitharik jotzen du drainetara, eta lurra idortzen da behar den heinean.
Semeak. Bainan ez-dut ikhusten zerk ematen dioen urari joitea, eta ura nondik sartzen den drainen barnera.
Aitak. Ez-da bizkitartean aditzeko hambat gaitz. Drain lerroak aski usu ezarriak dira, eta ondo hekietako ura untartetarik barnera sartzen zayote. Orduan, urrunago den ura zabalatzen da, eta soberakin den guzia iragaiten da drainetarik.
Semeak. Orai aditzen dut ontsa, eta ez-da ere ezagutzeko gaitz zer ona dathorren horretarik.
Aitak. Hortaz bertzalde, bada bat oraino, zeinari ez-baitzare ohartzen.
Hura da airetik heldu dena.
Semeak. ¿Nola hori?
Aitak. Lehenago ere erran dudana, aireak on handia egiten diote belhar eta arbola guziei.
Bada, drainak urez husten direnaren arabera, airez bethetzen dira.
Gauza ezagutua da drainadurak lur hotza berotzen duela, sanhotzen eta belharra lasterrago ekharrarazten.
Semeak. Eta ¿zeinen barna sarthu nahi dira drainak luphean?
Aitak. Lurrak nolakoak diren... Ura azaletik hurbil badago, ez-da barna sarthu behar.
Lurra hainitz urtsua delarik eta ondo handikoa, han barnacheago sartzen dira, ura beherago jausten delakotz.
Arrontean, drainak ehorzten Aitak Noiz-nahi. Neguan da gisenik.
Drainatzen dira pentzeak eta landak ere.
Diote hamabi erregu ogi ematen dituen landak, emanen dituela hamazazpi, dranaitua izan den sorhoan.
Diote ere drainatzeko gastuak estaitzen direla bi urthez biltzen diren bihi goitiez.
Semeak. Ederra da hori, eta uste izateko da hemen ere, bere lanagatik, laboraria emeki-emeki drainatzen abiatuko dela.