Edukira joan

Laborantzako liburua/Ongarri motez

Wikitekatik

XX. Ongarri motez
pages 156-164

XX.

Ongarri motez.

Aitak. Eskaldunek, aztura zahar baten arabera, egiten dute samatsa.
Hori ongi delarik, ez-da aski. Egin dezakete oraino egiten duten baino ongarri gehiago, eta hobeagorik.
Ongarri mota bat baino gehiago bada.
Semeak. ¿Zoin dira hekiek?
Aitak. Jende ongarria, guzietarik hobeena, eta guzia galtzerat uzten dena;
Samats urina eta gernua; Urde ongarria;
Zaldi ongarria;
Arkhina;
Ghori eta oila ongarria;
Zokhoetan eta bazterretan ustelkin guziak, metatu gabez galtzerat uzten direnak.
Chitchuriez aintzinean mintzatu naiz, basurez ere bai. Gerochago aiphatuko ditut gisua eta igeltsua.
Badira oraino saltzeko bertze ongarri mota batzu eginarlekoak edo artifizialak deitzen direnak. Bainan ez-dut hekietaz aiphu handirik eginen, zeren Eskal-herrian, erosi gabe, egin bailitake behar den ongarri guzia. Eta halakoak Bayonan eta bertze hirietan dira saltzeko.
Semeak. ¿Ez-othe dira onak?
Aitak. Batzuek diote bayetz eta bertzeek ezetz. Nik ez-dut frogatu.
Semeak. ¿Zertako bada hori?
Aitak. Ene semea, nik sinheste ttipia dut hekietan: beldur naiz enganatua izateko.
Bertzalde oraino diru behar da hekietarik erostekotzat: nik ez-dut soberarik.
Eta nork-berak, bere eskuz egin ahal dezakeena, premia da egin dezan erostera goan-gabe.
Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai; hartarako bideak hartzen ditu.
Laborari tcharra eta alferra ez-da ongarriz gainditua; maizenean bere lurrak ezin estal detzazke.
Halakoa ikhusten da galdeka; bethi zerbaiten eskasean da; hauzoan ditu tresna beharrenak; bethi arrangura da ezin helduz bere lanetara. Hura segur izanen da erromes.
Semeak. Ez-othe da bada zilhegi eskas eta behar den gauza hauzoari galdegitea.
Aitak. Ez-dut hori erraiten, ene semea. Nik diodana da, laborari bakhotchak izan behar dituela bere tresnak. Zure goldea hauslen baduzu iraulden hari zarelarik, hauzoak gogotik emanen darotzu berea lanaren akhabatzeko. Gogo gaichtoz eman baleza, bera ez-laiteke hambateko gizona.
Bainan goldea hautsi neguan, ogi-egitetan, eta berritu ez-baduzu artho-egitetako, horrek erran-nahi du gizon ez-achola zarela.
Nor da ez-achola gauza batetako, segur da ez-achola dela hainitzetako.
Halakoak ez-du onthasun erosteko lanik, bizirik-ere berrebun urthe.
Gizon behar guziak ez-dira baitezpada alferrak eta acholagabeak. Enultasuna eta tontotasuna gaitz gaichtoak dira etchean, eta hainitz jasanaraztea diote laborariari.
Gizon bat ikhusten baduzu chuhurra, ostatuetarik urrun dagoena, bethi bere lanetan, eta halarik ere bethi erromes, harek badu nonbait hutsa. Harek ez-daki edo lanean, edo lanaren baliarazten.
Bere egitekoetan gaizki dohana begira bedi ongi-dohanari; segi Belharraren erroetara heltzen ez-den ongarria, pharte on bat galdua da. Erroak joko dituen bezala ezar zazu.
Lurrak barna irauli behar du, eta irauli aintzinean hedatzen den ongarritik pharte bat barnegi sartzen da.
Nik nahi nuke irauli ondoan,eta mokhorra jo aitzinean, ezarri ongarria. Hola neurri on bat har laite.
Semeak. Ez-da ordean lana hain errecha.
Aitak. Ene semea, etzaitezela errechketa ibili; ibil zaite onketa.
Ongarriak ez-du izan behar ez-barnegi , ez-kampotik eraintzetan. Belharraren erroetara egon behar du, aichtian erran dudan bezala. Laborariak hortarik ezagutuko du zer neurritan sarthu nahi den ongarria.
Akhabatzerakoan , mintzatuko natzaizu ongarri berdeaz.
Toki batzuetan, suge-ilharra edo artbo beltza, Frantsesek sarrasin deitzen dutena, eraiten dute ogi-ondoan; bertze batzuetan, sekhalea, baba edo bertzerik oraino.
Loratzen direnean belhar horiek, ehorzten dituzte, lurra irauliz; eta gero hekien gainera eraiten dute arthoa edo bertze zerbait.
Holetan lurra ontzen da, harroago dago eta ez-da haimbertze ongarri,
Semeak. Etzait iduri lurra hambat bat ontzen dela berari khendua berari emanez! Ehun libera khendu, ehun libera bihurtu, kito da hori!
Aitak. Ene haurra, etzinen hola mintzatuko baldin aintzineko erranak burutan hartu izan bazintu.
Erran izan darotzut lurreko gozoek baino airekoek gehiago ematen diotela belharrei. Horren frogak ere eman darozkitzut.
Ehortziko duzon belharra airetik aberastu da gekienik. Beraz, hura lurrari ematen diozunean, lurra irabazitan geldltzen da!
Lurrak eman du bat eta hartzen ditu hiru: ez-da hori kito gelditzea, baizik-ere bi herenez ontzea. Iratzea bera bakharrik ezar bazineza ere, on handi bat egin zinezake.
Semeak. Hala da! aithortzen dut. Barkha diezadazu, aita maitea: gazte eta ahanzkor naiz oraino. Ene ahal guziaz eginen dut zure solas zuhurrez baliatzera.