Edukira joan

Laborantzako liburua/Uztaldez

Wikitekatik

XIV. Uztaldez
pages 100-111

XIV.

Uztaldez.

Aitak. Egun mintza gaiten uztaldez.
Semeak. Lehenik cheba diezadazu zer den uztalda.
Aitak. Ikhusten duzu ogiaren ondotik harbia egiten dela; harbiaren ondotik, arthoa; arthoaren ondotik, berriz ogia. Horra zer den uztalda edo errekolta gambioa.
Erran izan darotzut lurrak badagozkiela bere baithan asko gozo mota.
Belhar bakhotchak hartzen du berari dihoakioen gozoa.
Lur bati bethi gozo mota bera khentzen bazayo, bethi belhar mota bera erainez, gozo hartarik gabetuz dihoa eta ez-du indarrik aski belhar haren ongi hazteko.
Gauza horri ohartu direnak abiatu izan dira uzten aldatzen; eta bertzeek ikhusirik, hola eginez hobeki zela, berek ere uztak aldatu dituzte.
Semeak. Hori da ongi egina. Laboraria bethi begira egon behar laite bere inguruetako laborantzei; eta ikhusten duenean badela norbait hobekiago entzuten denik lanetan, harek bezala egitera bermatu behar laite.
Aitak. Hobeki entzunen duzu zerorrek nola on handi egiten duen uztaldak, orhoitzen bazare lehen aiphatuaz.
Semeak. ¿Zer aphaitu dugu bada?
Aitak. Izpiritua ernechagoa izan bazindu, etzinduen gogotik galtzera utziko, lur iraultzeez eta jorratzeez mintzatu izan natzaitzunean, cheheki adiarazi darotzudala lurrak gozo mota hainitz biltzen duela airetik eta ongarritik.
Beraz lurrari ematen badiozu haztera, orai belhar mota bat, gero bertze bat, astia badu berritzeko galdu izan duen gozo mota.
Horra zer on handia dakharkeen uztaldak. Aurthen eraiten den uzta lurrari ematen ez-bazayo hiru, lau, bortz urthetarik baizen lurrak arte hartan bitzen ditu utza haren berriz hazteko indarrak.
Hortarik errechki ezagutuko duzu, urthe batez arthoa eginez eta bertzean ogia, eta bethi hola-hola, epbe iaburra uzten diozula lurrari galdu duen gozo motaren berritzekotzat.
Semeak. Iduritzen zait ontsa luhumendatuz eta ongarrituz, hori antola daitela.
Aitak. Hein batetaraino. Ai bainan! ¿nork egiten du hola?
Laborari sobera ikhusten dut lanari iheska. Hainitzak dira ahal bezain arinkiena iragaiten direnak.
Eta gero uzta tcharrak! Gure hutsak ezartzen ditugu aro tcharraren gain. Bai, ongi laiteke hori, gure estakuruketak bethe baleza gure selharua. Ez-da ordeau hala: uzta tcharra, selharua hutsa.
Etchetiarrek bereziki egiten dute eder-ez-den-bezala. Alferra nausitzen zayote; bihotz gaichtoa ere bai. Orduan, beren buruak enganaturik, beren baithan erraiten dute:
Aurthen hemen naiz, eta behar-bada heldu den urthean ez! ¿Zertako nekha?
Solas gaichtoa hori beretzat eta bertzeentzat.
Beretzat, zeren balia laitekeenaz ez-baita baliatzen.
Bertzeentzat, zeren ondotikako etchetiarrak eta nausiak lurrak hoztuak kausitzen baitituzte.
Beretzat oraino, zeren bere eginbidea gaizki bethez, ebasgo bat egiten baitu.
Beretzat berriz ere, zeren bertze gehienek hola eginez, berak ere lur hotzak kausitzen baititu dihoan lekhuan; zeren laborari ona balitz, ez-bailitake den tokitik khendua; eta bere burutarik goaten balitz ere, etche hobea atzemaa bailezake, bere omen onareb kariaz,
Bainan hitz batetarik bertzera urrundu gare gure hastapeneko solasetik. Mintza gaiten oraino uztaldez.
Frantzia beherean, uztaldak irauten du hirur urthetarik sei urthetaraino. Guk bi urtharik dugu, harbiarekin hausten ez-den tokietan.
Behar ginduke guk ere ahal dukegunaz luzatu gure uztalda. Semeak. Bainan hori ezina da: ez-ginduke arthorik aski jateko.
Aitak. Ez-dut erraiten gure laboranlza ttipietan egin dezakegula Frantziako laborantza handietan egiten dena. Untzi ttipiak amo guti dagoka.
¿Ez-othe-da bada Eskal-herrian laborantza aski handirik, mudantza on zerbait har dezaketenik?
Semeak. Bai, segurki bada; eta aithortzen dut badela, ez-bakharrik chapeldunetan, bainan oraino ponetdunetan asko beren urtheko bihia baino hainitz gehiago biltzen dutenik. Ez-nintzen bekietaz mintzo.
Aitak. Bai ordean ni. Gure chapeldon eta ponetdun aberatzenak lo daude, gaizoak, bertzeak bezala, beren aztura zaharren gainean.
Egungo-egunean Frantzia guzia, gobernamendua aintzineko, khechatua dabila ikhusirik zembait tokitan, hala-nola Angeletierrian, gure batentzat hiru biltzen duela laborariak.
Urthaldi batek huts egiten baderoku, bertze erresumetara dirua miliunka igorri behar dugu, nahi badugu arthoz eta ogiz ase.
Orduan jende chetieak gose gorria ikhusten du, hala-nola azken urthe hautan; erresumatik igorri dirua, bethikotz galdua da eta hambatenaz erromesten da tokia.
Erran-dena, guziak khechatuak dabiltza. Gobernamenduak berak jendea ernarazten du. Kainan guthartean, ¿zer egiten dute ongi direnek? — Lo!
Hutsik handiena egiten dute beren lurrak etchalde ttipitan ezarriz. Leheneko etchaldeak ere handiegi zaizkote. Zathitzen dituzte bi puzketan. Etchetiar on baten lekhuan, bi erromes andana sartzen dituzte.
Hori gaizki, eta berentzat eta guzientzat.
Berentzat iehembizikorik , zeren makhurrik baizik ez-baitute beren etchetiar tcharrekin; ez- diote deusere aintzinatu nahi, beldurrez gal beren dirua. Etchetiarrak ere, eskugainik-gabe, bere nausiaz ez-Iagundua urthe tcharretan ahal duena egiten du, bere ezin-biziarekin; askotan nausiari bidegabe. Horra nondik heldu diren etchetiar aldatzeak, lur hozieak eta bertze hainitz gauza tzar.
Jendea, ezin-biziz, abian da Ameriketara, edo nora-nalii, edo zer-nahitara.
Baldin etchekojaun handiak laborantza ederrea egitera hari balira, ez-laite ager egiten den bezembat erromeseria eta egitate tzar.
Uztaldak luzaraziko ez-direno bederen hirur urthetara, maiz ikhusiko ditugu bihi eskasak.
Semeak. ¿Nola luza daiteke bada uztalda bazterretche on batean?
Aitak. Errechki: huna nola. Egin daiteke ogi ondoan, harbia; harbi ondoan, farucha; gero zaldi-baba, gero berriz harbia; gero ogin, edo sekhale, garigar, olo, mailhar, hitz batez nahi dena.
Bethai eraintzw mota beren urruntzera hari behar da.
Etchalde bat ttipiegia denean uztalda osoan ezartzeko, hartarik zathi bat bederen ezar daiteke.
Etchalde hetan eremu gutiago izanen da bihitan: bainan ez-du horrek galduko nausia ez-eta etchetiarra.
Ogi phuska baten orde, balin-badu mailhar phuska bat , dirutuko du ogia bezain ongi.
Farucha edo trefla balinbadu, gizenduko du azienda gehiago.
Errana da aziendak ematen duela irabazi handiena.
Errana da ere azienda hainitz dituenak, izanen dituela lur onak ere. Gure begiz ikbusten dugun gauza, hau da:
Hobe deia golde bat lur gori, ezenetz golde bat eta erdi lur mehe.
Gizon bakhar batek lantzen badu golde bat lur on, bi gizonek ez-dute eginen golde bat eta erdi lur tchar, zeren lantzeko gaitzagoa baita.
Eta bada, bi gizon haukiek ez-dute haimbertze bihi bilduko nola lur goriko gizonak.
Semeak. Aiphamen egin duzu zaldi-babaz; ¿zer da hura ?
Aitak. Beranduegia ez-balitz, erran nezakezu orai. Bego biharko. Jaun onari egin diozogun othoitza.