Orrialde:Arpuxa kalian (1922).pdf/3

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau balidatu da


Oso ernegaturik jartzen naiz, eta eriyotz izugarriyan nere buruba botatzen det… dala Bertonea, dala Bustamantenea eta an pixka bat lasaitzen naiz.

Baña, an, ere sortzen didate beste ixkanbil berriya. Guztiyak nere zudurretik teink egin biar. Ez dakit nik, induljentziyak irabazten dirala edo zer uste duten. Pillipe txurrut'ek batibat teinkada batzubek ematen dizkit… lenguan kana t'erdi luzatu zirala uste nuben.

Eta gero xudur-motx deitzen didate. Jakin naiko nuke, orrelako teinkadak emanta, nork irukiko luken zudurra onenbestian.

Bañan, nola nai dala ere Tolosa'ko kontu asten gera ta etxeko naigabe guziyak aztutzen zaizkit.

Izan ere, emengo edertasunak, emengo alaitasunak…¡A! San Juanetan ere emengo festatxuak.

Goizetik zer poztasun neurrigabia. Ez dirudi besterik guztiyai loteriya erori zaigula

Gero prozesiyua; San Anton bere txintxarriyarekin txilin-txilin juaz. Eta mutil-gaztiak eskopetak onela artu ta kale kantoi batera ta San Juan ikustian ¡raa! Beriala beste kantoira ta San Juan azaltzian ¡raa!

Gero, emengo ta ango adixkidiak azaltzen dira; ta ¡Kaxo Tripaki! ¡Eup Prakax! Ta batekin baxo erdiya, bestiarekin osua, alkarrekin bazkaldu, arratzaldian ibili batera ta bastera jo ta tira, ta arratzian, zumardi txikira.

¡Zumardi txikiya! ¿Non ikusten da ango alaitasun eta neurri gabeko poztasuna? San juan gabian Tolosa'n diran gizon eta emakume guztiyak ara jotzen dute. Nere atxua ez bestiak, e?

Ta musika dala, tanboliña dala, gazte ta zar guztiyak ler egin arte dantzan ¡Aufa! ¡Urtian bein San Juan! Zumardi txikiya San Juan gabian ikusi ez dubenak ez daki alaitasuna zer dan.

Jaungoikuak galdetuko balida neri, zeruba nolakua egin liteken; esango niyoke: - Jauna, betor Tolosa'ra, ikusi beza zumardi txikiya San Juan gau batian, eta badaki zer egin.

¿Eta orrelako zeru ederra dagon erri batian, inpernurik izan al liteke?

Izan liteke bai, ta ortxen dago, Arpuxa kalian, tellatutik lenbiziko bizitzan. Nere etxian

Juan dan urtian, zumardi txikiko jai zoragarri ura bukatu zanian nere burubari egiten niyon: - ¿Eta nik, orain, zeru eder ontatik aterata inpernura juan biar al det? Ez nitxiak ni etxera. Ta itzuli atera nitzan.