Orrialde:Garoa (1912).pdf/110

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dresek ontzurre bat gora goraka jokalari bakoitzari bere zuaitza izendatzeko.
Eldu zan ordua! Enparantzako gizatalde ugaria zabulundu zan ekaitzaren aizeak ikutzen dion zugaztia bezela; saltzalleak eta erosleak, gizonezko ta emakume danak, utzi zituzten beren tokiak bere-bizikorik azkarren, urbildu ziran guztiak gizon-uztai trikoaren atze aldera, ta mai gañetan, zorroetan, gurdietan, arri malletan, inguruetako leio ta tellatuetan, buru mordoska berriak agertu ziran artega, enparantzara begira.
Nik eztakit zergatik iruditu zitzaidan bildurra sartu zitzaietela gizon askori biotzean, bada lentxoago garraxika zebiltzanak ixil ixillik gelditu ziran, parre algaretan zeudenai kopeta lañotu zitzaien, ta destañarik andienak esaten zituztenak, esia ipiñi zioten, ezpañetan, biotzetik zetorkioten geiegizkeriari. Bai, bildurrak zeuzkan gizonak beren marratik erten gabe, bildurrak zeuzkan alkarri zor zioten begirunean, maitetasunak baño askozaz obeto.
Ala ere bizkaitarren batzuk, beren ustea edo irabazi-naia ezin gorderik, bazebiltzan deadarrez: