Orrialde:Garoa (1912).pdf/124

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rrill esaten zioten, ta prantzezak ostera txemendeper Ondo esan bear zan baña: txemén-de-perrr!»
Ondamuz zeuden Juan Andresen inguruko lagun ta aditzalleak. Bai ba; ederki jantzita zetorren, ainbeste gauzen berriak ematen zituan, erderaz ere bazekian, bazan diru pixka baten jabe, ziotenez: zer geiago eskatu zezakean gizonak? Bateri baño geiagori erne zitzaion bularbarruan prantzez ikastera joateko gogoa, diru apur bat egiñaz ta Artzobispoa ikusiaz.
Manueltxok, ordurako indartua zegoan ta, bere naia ezin gorderik:
—Aita, —esan zion Jose Ramoni— nik ere osabarekin joan bear det.
—Osabarekin? Eure gazteria lur azpian igarotzera? Ez, bertan daukagu emen zer jana ta non lan egiña, iñora joan gabe. Lurpean baño obe dek lur azalean arlotu, eguzkiaren argitan auala ta zeruaren edertasuna dakuskala.
Malentxo, neska zizkortu zoragarriak:
—Ama, ni anditzean, Artzobispo egingo alnau?
—Bai, nere kutuna, nik egingo zaitut zu Artzobispo ta Katedral ta Burgos guz-