Orrialde:Garoa (1912).pdf/130

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beste da, ta asko irabaziko du gure mutillak Ikusiko dezu, aberastuta etorriko zaigu semea.
Urruneko eltzea urrez, etxerat orduko lurrez.
—Bai beste batena, baño Juan Andresena? Ez siñistu. Arrek eztu dirurik eralgiko, lengoa bada. Txanpon bat bakarra etziran eman errira etorri zanean ere! Non gordetzen ote ditu diruak?
—Zure sakelean ez beintzat. Orregatik dio: etxera orduko lurrez.
—Non leuzkake obeto? Ta badauzka nonbaiten, bai, nai ta nai ez iduki bear.
—Zenbat daukan baño naiago nuke jakin nolako bizikera darabillen.
—Zuzena izango alda mutilla, geurea data. Andia da orratik ezer ez geiago adieraztea!
Bere gurasoak etzekiten, baño nik badakit nolako bizitza zeraman Gaztelerrian Zabaletako semeak: beste ango adiskidien bizitza berbera, zeken zikoitz diruzalien bizitza. Alderdi askotako gizonak zebiltzan alkarrekin; baño, zerbaiten agintea zutenak beintzat, berdin samarrak ziran, kristau otzak, asmo ta gogamen bakarre-