Orrialde:Garoa (1912).pdf/137

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kitela, saltzalle asmoan edo erosle ustean, jokatu naian edo erakutsi bearrean, auzoko ariarekin edo etxeko ollarrarekin, bei zarra eramateagatik edo txal berria ekartzeagatik, aizkorak edo palankak autatzea zala, narrarria ikustea edo zuaitz neurketa zala, ta besterik ezean atxurrak eta laiak zorroztzeko garaia zala, aitzaki maitzaki, gezur ta abar, non da nere gogoa an da nere zankoa, Iñazio Mari azalduko zan azoka zelaian, arro arro, aterako zan dema zalien ondoan, gizonik oituena, aukerakoena, premiazkoena bezela.
Ta jakiña; urte oietan Azkarragak etzuan batere aurrerapenik izan. Alogerekoen eskuetan dabillen lurrak irabazi gutxi ematen du, nagusia begira ezpadauka, ta beti zebillen alogerekoen eskuetan Azkarragako bazterra, nagusi zar indargeak ezin begiratu ziotelako ta nagusi gazte buru-ariñak jolas-demetan zaukalako ainbat zeregin.
Ezagun zuan baserriak. Euri lanbro bat erori orduko, istilla zeriokeon alderdi guztietatik tanga tanga; tellatuaren ixurki bat abe ustelduen gañean larregi etzinda zeukan; etxe-arpegi zabala, aspaldietan zuritu