Orrialde:Garoa (1912).pdf/15

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Bakarrik ez, nere Jaungoikoarckiñ. ¿Nun biziko naiz paketsuago ta obeto?
—Ain ondo bizi alzera?
— Bai, ta nola ez? Nai detan aña jaten det, nai detan aña edan, ta nai detana agindu. Nere ustea da —jarraitu zuan parre antzean— nere ustea da emengo legea, ta nere aginduaren aurrean eztu iñork ezetzik erantzuten. Inguruetako jabe ta jaun bezela bizi naiz.
—Ezta gaizki, ez; baña esan zaiguzu, galdera okerra ezpada gurea. Zer jaten dezu?
—Taloa ta gaztaia batzuetan, taloa ta esnea geienean ta ongarritxoren bat astia izan ezkero, gaur bezela.
—¿Zer ongarri?
—Baba beltz ederra, urdai apur batekin.
—¿Ta edan?
—Arkaitz iturriko ur garbi garbia.
—¿Baña eztezu emendik iñora ertetzen?
—Bai, bai; udea da emen igarotzen detana, nere baserrian lan andirik ezpadago, Epailletik asi ta Azaroraño. Ala ere, morroia badatorkit, larunbatetan jaixten naiz Zabaletara, nere emazte, seme, illoba ta bazterrak ikusiaz, barruko jantzi garbiak