Orri hau berrikusia izan da
VIII.
GAZTEKERIAK
Irakurleak ezagutuko ditu erri txikietako zalduntxoak. Gauza gutxi ezagungarriagorik.
Zaldun oietako geienak zalditarako eztaukate; batzuek, ozta ozta irabazi dute baburrun saldaterako; baña danak dira zeregin gabeak, itxuretan beintzat.
Jan-edanik iñun ezpada, jolasak norabaitera eraman ezpaditu, kafeteri edo ardangelaren baten egon oidira jai ta aste, ia egun osoan, nagi nagi, aulkietan erdi etzinda, ister bata bestearen gañean ipiñita, edo sorbaldaz ate-alboari eutsika, orkoagatik edo emengoagatik marmarrean, urliari edo sandiari atximurka, goiko ta bekoai erruki gabe larrua kentzen.
Gazteak dira geienak, txitatxoak, giza-