Orrialde:Garoa (1912).pdf/189

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ruko oiala ipintzen edo salda beroa zurrustadaka; bide-ari danetan, siñiste, itzaropen ta maitetasunak Doneagana daramazkian gizadi berriak, egunerako jakiz, otarra edo pardelez zamaturik; nondik noranai, atserritar arloteren bat ¡merke merke! deadarrez, orratz, orrazi, aiubet, ispillu, labana , txilibitu, paper, luma, jostallu, eraztun, belarritakoak eskeñika. Edonun ta edonoiz ikusi litezke euskaluri danetako gizaseme ta andrazkoak, banaka, biñaka edo samaldaka, oni ta besteari, aurreko ta albokoari bultza egiñaz, gallurrean ta egalean, elizan ta zelaian bear aña leku idoro eziñik; or daude Durango, Elorrio ta Ermutar elizkoiak, an dabiltz Billarreal ta Otxandioko langille irmeak, arutzago Bilbotar apañak eta Bergara, Tolosa, Azpeiti-azkoitiar atsegiñak; emen Bermeo, Lekeitio, Mutriku, Ondarroako arrantzaleak; aldean Zeanuri, Billaro, Dima ta Larrabetsuko nekazariak... Jaungoikoak daki zein ez ta nongoa ez, erritar, ezagun, adiskideak alkarri eutsika, kaixioka, galdezka ta agurka, egundañoko izots, zurrumurru lazka zaratarik bizienean. Ta batzuk elizatik erten orduko, beste batzuk sartzen di-