Orrialde:Garoa (1912).pdf/214

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dimenak bertara, ekaitz aurreko egoaizeak urrutiko lur ta mendiak guganatzen dituan gisara Izan ere atzo ta gaur, uda ta negua, gaztetasuna ta zartzaroa eztaude alkarren urruti; gizonaren goiz ta illuntzea dirala esan geinke, txanpon baten arpegi biak bezela zerizkion Joanesi.
O zein garbiro erakusten zion adimenak gizonaren ezereza Jaungoikoaren betikotasuna gogoratzean! Bera, Joanes, sortu baño len, askozaz lenago, Jaungoikoa bazan, eder, andi, altsu, zorioneko, gauza guztien egille ta zaintzalle; bera, Joanes, eriotzara urreratu zanean, Jaungoikoa lengo lengoa gelditzen zan, altsu, andi, eder, zorioneko. Ta era berean billatuko zuten Joanesen ondorengoak eta era berean utziko zuten, bada orrela zan ta izango zan, beti altsu, beti berdin; asierarik gabe asiera guztien iturri; azkenik etzeukala, azken guztien bukaera ta goen.
Zein maitagarria azaltzen zitzaion Joanesen biotzari Jesus Jaungoikoaren irudia! Jesus gizonen Artzaia zan, ardi galduakgatik bizitza eman zuan Artzai Ona ta Zabaletako etxejaunaren adiskide andia. Sarri egon zan au, Aitzgorri gañeko elizatxoan,