Edukira joan

Orrialde:Garoa (1912).pdf/224

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

XI.

EGUBERRI TSARRAK


Aloña ondotik erbestera erten aldi bat egin bear degu.
Somorrostrora joan gintezke lenbizi.
Bizkaira esatera ninjoan, baño damutu egin zait; bada Bilbotik itxasoruntz goazela ezker aldetik dauden erriak eztiruditen Bizkaikoak. Toki aietan Bizkai barrutik agiri dan zeru garbirik ezta ikusten; Gernika, Durango ta Markiñako ibarretan daukagun pake ta txukuntasunik ezta billatzen; etxeko izkuntza maitearen durundi gozorik ezta iñon sumatzen.
Nerbion ibai zabala, ibai ospetsua, Euskalerriko ibai guztien ibaia da, denok dakigu. Bere gañean daukazki, Bilbotik asi ta Portugaleteraño, erridi askotako itxasontzi sendoak; bere azpian, uretan edo urertzeko basatan, txalopa saiats, gabarra