Orrialde:Garoa (1912).pdf/239

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Juanitok:
—Bueno, no se enfaden ustedes: cada cual tiene sus ideas.
Juan Andresek:
—Gaztien gauzak.
Paulak:
—Gazte gaiztoenak.
Joanesek:
—Nere ondorengoak orrela izan bear zutenik eznuan uste!
Amonak, gizonen bekokietan trumoia ikusita:
—Tira, tira, naikoa da: aztu ditzagun aztu bear diranak, Gabon gaba data.
Aztu! Nork aztu biotzaren erdian eman zaion sastadea, zauria barruan badago?
Iñork etzuan ezer geiago esan, baño alaitasunak Zabaletako sukaldetik iges egin zuan. Alperrik Ana Josepak eta Kataliñek egin zituen egiñalak maikideak gozatzen: Martin ta Juanito ezpañetan iguin-parrea zutela gelditu ziran; baño beste gizonezkoak illun ta goibel, galizitar emakumea txito zapuztua, Jose ta Manuel ukabilka ekiteko amorratzen, Mikallla... Mikallari malko lodiak zeriozkion. Alperrik Malen-