Orrialde:Garoa (1912).pdf/244

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Irauten du orratik. Berea zala esango nuan gaurko elizkizuna. Au gizonez dator! Au andrazkoz!
—Jakiña ba, Zabaletakoen aide ta artuemaneko guztiak. Pedro Anton etxekoa bezela zeukaten: badakizu.
—Ara Mikalla ta Katalin aurretik.
—Ondo zurbil ta maixkarra dago Mikalla gajua.
—Bai, eztauka orrek, gaur, ezkondu zanean aña patxada ta nasaitasun. Oroitzen naiz: ementxen geunden oien eztaia or zear igaro zanean. Bazan orduan ijiji ujuju ta deadar alaia galanki; bazan orduan jana ta edana, etxe-bizitzea ta ontzurre... baña gaur, geu baño gutxiago.
—Iñazio Marik urtuko luke, ondatuko luke, baita... Orain ere ura ezta or agiri. Zeregiñen bat izango du Moxolonean.
—Arrek Moxolonean zeregiñak eta emazteak etxean estutasunak.
—Martiñekez aldiote ezer ekarri?
—Zera, jateko gogoa galanta. Ori ere, aitaren antzera, Moxolotarren adiskidea omen da. Azak berea kirtena, ta aritzak bere arikoa ezpala.
—Aizan beste gauza bat. —Moxolo esan-