Orrialde:Garoa (1912).pdf/248

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Gure Malentxo eztirudian bezelakoa da, ona ta zorrotza, eztia ta ozpiña, bear dan orduan bear dan bezelakoa. Bai, Katalin, amonaren ustea iritxiko da. Malenek nai duan guztia egingo dio Martiñi: egun auetan, konfesatzera eraman bear dualata, koipea baño bigunago darabil. Iñazio Mari ere bildurrez egoten da gure neskatxaren aurrean: ikusiko dezu nola ekarriko duan bide onera.
—Ai olako bat! Katalin, zerua dakust.
—Eskatu eikeozu Jaungoikoari.
—Belaungorrien gañean joango naiz Aranzazura, asmu orrek ondo ertetzen badu.
Gurasoak baño atzeratxoago agiri ziran Paula ta malen, txutxuputxuka. Ara zer zioten.
Malenek:
—Egingo nuke, gure amak eta ezkontzeko ipuiak daramazkitela.
—Bai zera.
—Ik eztaki: ire anaiak nere eskabidea egin din.
—E? Martiñek?
—Bai, ta nere aitamak baiezkoa erantzun zione, edo itxaropena eman, gutxienez.