Orrialde:Garoa (1912).pdf/259

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

erakutsitako erretratoa, maiz ta maitero igortzia, atsegiñez ta itxaropenez sarri begiratua.
An zegoan, gizategiko ormatik zinzilika, kutxa zar landuaren gañaldean, errealeko ispilluaren azpian, done urdin-gorri zatar batzuen erdian; an zegoan gizona edo gizantza, argal, beltzeran, zuriz jantzirik, begi biak erten bearrean, jarleku ederrari eutsika, lastozko txapel andia eskuetan zuala. Gizantz ura Pedro Migelena zan, Antonen anai gaztearena, ta ura bera izandatu zion Mikallak Kataliñi.
Azalduko det arren kondaira.
Mutil sendoa Pedro Migel, etxejauntzako semea, baño mendizale purrukatua, gaztetxotik ibilli zan, bere gogoz, Araozko basoetan, ikazkin, talogille, goiz jaikiaz, berandu etziñaz, baba beltzez urdalla beteaz. Aizkolari trebea izatera nai zukean eldu. Beste gauzetarako joera ta griñarik etzuan orduraño erakutsi. Zer gauza oberik?
Baño, bein batean, basoko lagunak itxasotik arunzko bizitza erreza jakin erazi ta guraria aldatu zioten. Neka neka eginda, lotara orduko, gazta pixka bat jaten zeu-