Orrialde:Garoa (1912).pdf/260

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dela, era onetako jarduna entzun zien:
—Zalla dek diru egitea.
—Ain zalla ere ba...
—Ikusten dek.
—Bai emen. Emen dek zalla, mendi tarte auetan.
—Edonun.
—Edonun ez. Ezagutze aldek Joakin Pelix?
—Albizurikoa? Ezagutuko eztiat ba?
—Orrek egin dik galanki.
—Bai Ameriketan.
—Nunbaiten. Guk ere, ara joango bagiña...
—Amerika nun ziok?
—Ara garbi garbi esateko etzekiat.
—Madril baño arutzago?
—Aruntzago izan bear dik.
—Prantzi alde ortan?
—Prantziatik aurrera, Burdeostik zear, amalu edo amasei egunean itxasoz joanda.
—Urruti, aiskiria.
—Ta eztek an ere ollo errerik danentzat izango.
—Olloa edo zer jana bai, langillientzat. Ameriketan, gizona, nai duan beste aloger