Orrialde:Garoa (1912).pdf/262

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baziko nituzkeala? Emen, beti egurretan, nekepean bizi, ta beste leku baten aberastzeko apukoa galdu? Etxejauntzakoak geralata, zerbait badegulata, geiago eukitzeko neurririk artu ez? Txoroa dek Ameriketara eztijoan gaztea, al izan ezkero.
Ta emeretzi urte zituanean, Abanako bidea abituko ez abituko zalantzan egonda, adu onari deiez, suertearen billa, Ameriketara joan zan, Arjentinako lurretara, norbaitek babestua, mendiko zeregiña baño besterik etzekiala, irakurtzen ondo ikasi gabe; baño biozdun, ameslari, aberats izateko uste ziurretan.
Alai ta lasai, zangar ta adoretsu egin zituan Ameriketarako bideak. Euskalerrira utzi ta beingoan uri nagusi apañak ikusiarren, etzan batere arritu; bere burua ezezagunen artean idoroarren, etzan ezertxo ikaratu; ontzi andi ederretan itxaso irakiñak igarotzean, len baño ere geiago birbiztu zan: izakeraz, barru barrutik zetorkion bizi-gudarako ausardia; berarekin batera zeramazkian odol beroa, kemena, indarra, gaztetasuna, biotzaren erdian isiltzake deadarrez: «Aterako aiz, aterako aiz».
Baia Blankan oña jartzea Bilboko nasa