Orrialde:Garoa (1912).pdf/266

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

erosteko. Ara zergatik Pedro Migel izandu zan Azkarragako itxaropen ta jaungoiko txikia.
Bai, ebagune artan, Azkarragako nagusiak, batez ere gazteak, ezin zuten gorde beren poz ta arrokeritxoa. Iñun entzuten bazuan Antonek, onelako nekazari bei batena ezin ordaindurik zebillena, naiz ta berari ezer galdetu ez, aurki asiko zan:
—Guk ba, Jaunari eskerrak, iñoren bearrik eztegu. nere anaia orrek lasai egoteko dio ta...
—Len ere naikua lasai zeundeten.
—Lengoa utsa da, utsa Oñatiko aundikien aberastasuna nere anaiarenaren ondorako.
—Soñua badu beintzat.
—Soñua ta izana. Legorretako indianoa etorri zitzaigun atzo geu ikustera, beste gabe, ta badakizu zer esan zigun?
—Ez ba, zeuk azaldu bearko.
—Ameriketa guztian etzeudela euskaldun bi, aitzen? euskaldun bi etzeudela gureak adiña egin zuanik.
—Obe, obe zuentzat.
—Gizonik andienak ere txapela kentzen ziotela.