Orrialde:Garoa (1912).pdf/273

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Eskerliña, eskerliña... Ori, mutil, eun errealekoa dek Oñatin.
—Baña libra esaten zaio.
—Ai enetxoa! esatetik izatera bide andia ziok. Orrelako asko bear dira libra bat egiteko.
—Baño au ezta bakarra. Etxean ere baditut eta Bankoan eta korrituan...
—Danetara, zenbat izango dira ba ire diruok?
—Danetara, laurenbat milla ogerleko bai neureak, eta gero aitarenak.
—Geiago eukala uste nian, ainbeste arrokeri jotzeko.
—Gutxi alda ba?
—Ez, gutxi ez; nekazari baten alabarentzat...
Ana Joseparen barrua, urre pillaren argia bere aurrean irudituta, irakiten bezela jarri zan, ta barruko berotasunak arpegira erten zioten andreari. Gauza ona zeritzan odolekoai begiratzea, baño ainbeste diru ate-aurrean utzitzea ere ba...
Igarri zuan besteak andrearen ezbaia, ta parre antzean, aoa belarrietaraño zabalduaz:
—Banekian nik —esan zion— ezetzik etziazula erantzungo.