Orrialde:Garoa (1912).pdf/282

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beren arteko mintzoa aopeko marmarreta izan oizan geienbat.
—Arratsaldeon.
—Bai zuri ere.
—Egualdi polita gaur.
—Ederra.
—Onelakoak badira, aurki joan bearko dek Urbiara.
—Ori nai euke.
—Zergatik diok?
—Zerbaitegatik.
—Min aldek? Nik auzia irabazi detalako min? Iz... ari ba.
—Etzekiat auzia irabazi dekan ala ez, baño i ezaiz senargei ona Malentxorentzat.
—Eu obea, eu. Ze uste uan ik? Gurera morroi sartu ta bertako jaun ta jabe izatea? Ez jaun ta ez morroi, ezaiz iñola emen izango.
—I alaiz nagusi? Ik baño lan geiago egin diat nik emen.
—Baita jan ere galanki, goseak ekarri ituen da.
—Obeto itz egin zak.
—Nai detan bezela itz egingo diat. K... egiten diat nik iri.
—¿Zer esan dek?