Orrialde:Garoa (1912).pdf/287

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Zerk zakarz?
—Zu ikusteko gurariak.
—Eskerrik asko... Negar egin dezu.
—Egunoro nik negar. Bart arratsean egin ditut negarrik andienak... Norako asmoak dituzu?
—Aldakit? Zeñek jakin non geldituko dan ekaitzak aurrean darabillen osto legorra?
—Zuzpertu zaite, gizona, zuzpertu zaite. Zu etzera osto legorraren antzekoa.
—Or nunbait. Ez aitarik, ez amarik, ez aiderik, ez dirurik, ez zeri eldurik, goian zerua ta beian lurra...
—Eztizute ezer eman?
—Eznuan artuko ere.
—Baña zeuk ertengo zenduan?
—Egin zazu jaurtigi egin nautela.
—Zu jaurtigi!
—Bai. Adu oneko egin ditzala Jaungoikoak.
—Jose, zure gisa nago ni ere!
—Ez, nere gisa eztago iñor.
—Adi zadazu nere illeta: orretara etorri nazaitzu. Gure baserrian, atzo jakin detanez, oso bearrean gaude. Aita, bere bizi guztian, ziranak eta etziranak eralgitzen