Orrialde:Garoa (1912).pdf/29

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

re jaiko eleizkizuna utziko, baña ala ere beste anai biak baño otzagotzat zeukaten etxeko guztiak Diru amesetan zebillen beti, dirua nola irabaziko, urrea nondik lortuko. Diru apur bat egiteagatik gau ta egun jardungo zukean lanean edo buruausten. Juan Andresek asmatutako dema, ziur ziur zan etxera dirua ekartzekoa.
Ezagutzen zituan aitak, bazekizkian beren animetako argaltasun guztiak, eta etzuan uzten beta on bat bakarra bear zana semeai esan ta erakutsi gabe. Batez ere jai andien aurrean, menditik etorrita laister abarkak aldatzen zegoala, edo apal ostean, edo ondoen zeritzonean, asten zan galdezka:
—Azpiak atera aldituzue?
—Bai, jauna.
—Abere jana ekarri?
—Baita ere.
—Ia ba, konpesatzera joan bearko diagu biar goizean. Jose Ramon, eramanzak eurekin Manueltxo, bide ona ikasi dezan gizagaixorrek. Ire, Iñazio, ezingo aiz egon arbi loreak jaio arte. Joari or Aranzazuko Mendibe A, Prailleagana: arekin konponduko aiz i... Ta utzizak bein jokorako griña gaiz-