Orrialde:Garoa (1912).pdf/30

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

toa. Jokoa ezta errenta, motell. Juan Andresek eta nik Oñatiko eleiz nagusian daukagu gure Aita. Biok joango gera, seme, alkarrekin, anima aberastzera, bada animako aberastasuna obea dek lurrekoa baño, ta iraunkorragoa, gorde nai badegu. Pedro Antonek igo dezala mendira, ta emakumeak urrengo baten egingo dute beren eginkizuna.
Iru anaiak ziran izugarri langilleak, eta bear ere bazuten. Gauzak nondik eta nolatan begiratzen zaieten iruditzen zaizkigu andi edo txiki, ta Zabaletako lurrak Arteagatik edo Aloñatik begiratu ezkero uts irudikoak izanarren, txit astunak ziran bear bezela maneatzeko. Txara, gaztañadi ta belardiak neurtu gabe, amar golde lur bazeuzkaten lantzeko; ta karobia zala, laia zala, atxurketa zala, zimaurrak eramatea zala, arto ipintze edo kentzea, gari ebakitze edo jotzea, menditik orbel, garo edo gaztañak ekartzea, zeregin andia sortzen zitzaien era batzuetan. Ta berak, etxekoak, egiten zuten dana, batere auzolanik gabe.
Karobia izan ezik. Orduan bai, premiazkoa zan orduan norbaiten laguntasuna. Edonork daki: lurzulo biribil arriz jantzia