Orrialde:Garoa (1912).pdf/316

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ketan jarduteko Egun beltza zan ura. Josek etxetik alde, Malentxok erten bear zuala, aitona beñere baño illunago, Katalin goiz guztian negarrez, amona jaiki zanetik agiraka, Manuel Paularen aotik ezezkoa entzunda, denak biotzeko min bizia gogoratzen... Eztakit, Moxolo, eztakit nolako arrera izango dezun.
—Ke ai, Manuel, lagun zarra.
—Emen gabiltz.
—Lanean?
—Arazoan. Gogo andirik eztago baña...
—Ezbearren bat aldezute?
—Naikoa.
—Neuk ere zerbait entzun det. Benetakoa alda Malentxoren asmoa?
—Bai, txantxetako gauzarik eztu orrek.
—Bada, debekatu egin bear diogu.
—Nola? Diogu?
—Debekatu egin bear zaio. Amonari ta Maleni itz egitera nator.
—Jum! Iñoren gauzetan sartze ori... Ni eznaiz joaten errira zaragiak nun erosi bear dituzun erakustera.
—Zure amonak badaki nik zer darabilten.
—Amonak badaki, or dator ta nai de-