Orrialde:Garoa (1912).pdf/318

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Baita neuri ere zuri kaskarra berotzea.
—Zuk neri!
—Azkar gero, emendik moxolotegira ezpazuaz.
Mutil biak, ezetz ta baietz, geroago ta beroago, geroago ta itxuago, gorri gorri eginda, alkarri ederrak emateko daudela, ara nun datorren Txuri, Kataliñen deietara, ara nun datorren artaldetik, begi andiak Moxologan ipiñita, aoa zabalik, bere adorea nagusi gaztearen alde jartzeko asmoetan.
—Guau, guau! —egiten du eldu baño len—, banua, banua! esanaiaz bezela.
Zakurtzarraren ortzak ikusi dituanean, Potoloren berotasunak bereala otzitu dira, odol guztiak izotz biurtu zaizka. Etzai okerra da ura.
—Arrano! ... Ee! ... Zakur ori! —oju egiten du, larri ta zatika.
Ta Jose Ramonek, zakurraren atzetik agertuaz:
—Lepo gañera botako diat, auetatik ezpaua.
Bi aldiz eztu esan. Abereari eutsi diote, baño zematsu dago, gogorrean dabil, Mo-