Orrialde:Garoa (1912).pdf/321

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Kentzen melankonia,
Mutua ipintzen kantari
Eta errena dantzari.[1]
—Kantari, dantzari, ta neurririk ezpada, lau ankan e? gaur ere arrapatu bear dek ederra.
—Bai, gaur bai; mozkor gabeko jaia eguzkirik eztan eguna bezela dek, eta nik gaur jai diat, jai andi.
Ardo gabe ezta funziorik
Ez mezarik eta ez eztarik,
Bada au faltatu ezkero
Ez da arkitzen gero
Baizik naigabeko tristura
Illuntasuna ta malura.[2]
—Begira gero andreagana nola joango aizen.
—ez alnazute ba eramango?
—Bapo esan dek.

Berez lotsagabe ta edandakoan txit ausarta, Odolkik iñoren begirunerik etzuan, ta Moxolori ere ikusi orduko ekin zion:

  1. A. Meager'en itzak. Ezagunak diran bezela, garbixeagoak eta obeto beurtuak balira nai nuke.
  2. Ibid.