Orrialde:Garoa (1912).pdf/322

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Igartzen diat, konpañero: gaizki erantzun die iri Zabaletan. Ire diruen jabe baninduk ni, erregeren alaba ekarriko nikek Oñatira; baño ik, diru ta guzti, baserritar bat ezin irabazi dek. Moldakaitza izan, or ziok ba!
Ai ene badata! Nork agindu zion zezen aserreari eup egitea? Zezenak, edo Moxolok, bat-baterako zalaparta bizian, iñork uste baño len, maipera jaurtigi zuan ezkonberria, ta Manuelen gañean erori bear zuten ukabilkadak, ostikadak eta mintzo nabarmenak Odolkiren buru, arpegi ta bizkarrera erori ziran. Zapi zarraren gisa lurrean erabillita, odoldua, ezaindua, gizonaren itxura gabe atera zuten mutilla Moxoloren atzaparretatik. Kristiña! Zeñek eta Odolkik zirikatu bear bera, Moxolo!
Andreagana zeramatela esan zioten Odolkiri:
—Aiskidea, gaur bertan izango dik Luisak ire prakak josteko era ona; oraintxe ardo egoziz zauriak gozatu bearra.