Orrialde:Garoa (1912).pdf/328

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


—Eun biguna aukeratu dezu.
—Zenbatekoa da?
—Errekatxokoak orixe bera eraman zuan.
—Gu ezkera gutxiago.
—Ez ba, ez ba... ori, lau ta erdian jarri nezake.
—Lau ta erdi kanako? Nagoan ixillik.
—Asko alda?
—Asko ez, geiegi. guk baño errezago irabazten dezue; bai anbat.
—Zaude: beste bat aterako dizut.
—Zer beste gero? auxe bear det, baño lauan ematen ezpadirazu, ni banua. Ain zuzen, nun erosia badago.
—Errekatxokoak lau ta erdian eraman zuan ba...
Enparantzearen erdian, aideren bati:
—Aizu, Brijilla, Malentxoren eliz-jaira etorriko zera.
—Noiz degu?
—Eztakit. Ni banabil, baña gurean ankarik jaso ere ez iñork, eta mutik ere ez, gañera.
—Naigabez daudeta.
—Ze naigabe ta naigabe oste. Naigabea denok daukagu. Ezertarako izan ez; guztia neuk egin bear, orra.