Orrialde:Garoa (1912).pdf/339

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

oartu ziranean... «Moxolo zakurrak ia jan zuala». Bai, zakurrak aixa ezagutzen duten zein nolakoa dan, gizonak baño aixago noski. Sen geiago dute ta esker obea. Gizonak egin ziotena eziokean Txurik egingo, ez alegia... «Malentxo moja zijoala». Moja! Nori oroitu? Nori baña? Berari, Joseri, maitetasunak itxuturik euki ezpalu. Aingeruak beti dira zerukoi. Orduantxe zekuzan garbiro Malentxoren izakera, zaletasuna ta gogo eder beroa. O! Jaungoikoarentzat izan ezpalitz, neskatxa zoragarri ura beretzat, Joserentzat izango zan. Siñiste alai! Gogamen atsegingarria! Eztiz intzaturiko gogamena! Eztiz ta beazunez. Ezingo zuan iritxi! Zer da gizon zirzilla, erregetzarik andiena idukita ere, zer da Jaunaren ondoan? Jesus, Jesus! Malentxo naian Jose nabarben ibilli bada, ez jakiñean ibilla da... «Aitona deiez zegokola». Bai, samurra zalako, samur ta zuzena, Euskalerrian besterik iñor bazan. Damu zuan mutillak aitonari min ematea, agurrik egin eza. Aurki joango zitzaion parka eske, alogerak artutakoan, urrengo astean...