Orrialde:Garoa (1912).pdf/341

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dollorkeria, apaltasuna, esker beroa, griña ona edo griña txarra?
Bai, gauza jakiña da, ta gizon batzuen eztabaidak entzutean, sarri esan det: «Ori? Anima ezkela: ezkerretaruntz begiratzen du. Anima bekaiztia: iñoren ona ezin du ikusi. Añotsua: dana beltz iruditzen zaio. Aldakorra: atzo beste iritzia zeukan. Errena, zitala: beti oker dabil, beti garratz. Ernai, samurra, patxadakoa: asko daki, lagunari biotza emango lioke, ezta ezergatik aserretzen».
Ta anima berdiñeko gizadiak aisa billatzen dute batak bestea, naiz ta gorputzez alkarren antzik ez euki. Norbaiten adiskide izateko etzaio gorputzari ainbeste begiratzen, gorputzaren zerzeladak zer ikusirik eztaukate. Argala izan edo lodia, sudur luzea edo sudur motza, lerdena edo korkoxa, eztigu batere ajola. Gure uste, gogo ta iritzikoa izan dedilla ta edozein dator ongi, edozein da era erako adiskide. Eztakusgu, edonun ta edonoiz, nola inguratzen diran gorriak gorrietara, zuriak zuriakana, txoroak txorakerira, elizkoiak eliza-