Orrialde:Garoa (1912).pdf/351

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

«Bai, Jesusen ondoan zure aide ta gurasoen bitarteko izango zera. Eguneroko janari ta atsedena gertatzeko etxean bat edo bat bear dan gisa, Jesusen jauregian bear da norbait beti betiko atseden eztia gertatzeko; ta zure aitamak, zure aiton-amandreak, zure anai ta aideak soro-lanetan dauden orduan, zu egongo zera emen aientzat zorion ta pakea gerorako eskatzen».
«Lanbide andia zurea; eztago zerua irabaztea baño lanbide andiagorik».
Baño oraindik eztezu iritxi, o ez! Jesusek sari osoa eztizu bereala emango. Zeruko bidean ipiñi zaitu, gudara deitu dizu, ekin bear gogorrean zaude. Asi bada berbertatik; asi berriro animaren etsaia purrukatzen, jarrai gogotik aragiaren jaikiera gaiztoak azpiratzen, ekin griña oker guztiak zugandik kentzen. Zure mendekoak dira, zure azpian bear dute. Ez ikaratu, eraso bildur gabe, Jauna dezu lagun, zurea da garaitza, zurea da zerua».
«Bai, zurea da Jesusen atzetik bazoaz, aizpa berrien legeak gordetzen badituzu, gaur dauzkazun asmoetan irauten badezu».