Orrialde:Garoa (1912).pdf/370

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

itxuagoa da Jakob, Joanes baño itxuagoa Jose.
—Ez nauk ikusten?
—Ez, jauna.
Ta gaztearen malkoak esku gañean sumaturik:
—Ikusteko begirik ez ta negar egiteko bai! —dio aitonak—. Asko nai dik gure Jesusek, orrela zamatze auanean... Ez ikaratu: oñaze oiek eztituk betiko. Gabaren ondoren eguzki garbia ziok, nekearen ondoren zoriona. Elduko zaik iri ere, bai alegia. Bitartean, nere ordeazko izan bear dek: sukaldeko zizalluan jarriko aiz, nere aginpidien jabe ipintzen aut, ni banintz bezela begiratuko diate... Josek eztu ezer erantzuten, baño bere barruko mintzoa badakit:
«Ni emen bizi? Ezertarako eznaizala? Iñoren traban? O, ez! Zuaitza erortzean itzalik ezta. Gaur ondo begiratua izanarren, biar edo etzi nizaz aspertuko lirake. Etxekoak aspertu baño len neuk ertetzea obeto da, ta ertengo det. Aldapa gora etorriko zait, asko lotsatuko naiz, baño eskean er-