Orrialde:Garoa (1912).pdf/372

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kar dijoa Malentxori aitona ilko zala otu zaio, ta gauza guztien Jaunari begira, gogoz, biotzez, iñoiz baño siñistetsuago, arrebatxoakin batera, bere otoitzean onela jarraitzen du:
Desiderium cordis ejus tribuisti ei: et voluntate labiorum ejus non fraudasti eum. Bere biotzeko leia orain bete diozu: bere ezpañetako eskaria ezta izan alperrik... Magna est gloria ejus in salutari tuo: gloriam et magnum decorem impones super eum. Andia da bere atsegiña Zure jauregian: zorion ta edertasun ugarietan jarriko dezu...