Orrialde:Garoa (1912).pdf/43

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

berentzat gure mutil hau. Ta ez gertukoak bakarrik, baita ere Araoz, Olabarrieta, Urrejola, Zubillaga, Garibai, Zañartu, ta beste auzotegietakoak, bada alderdi guztietan zekiten Zabaletako Iñazio Mari mutil eder, ospetsu ta etxe onekoa zana. Amaika neska gaztek begiratu zion samurkiro, iñoizko aizkora jokoan, enparantzako buru ta agintari txeratua bezela ikusi zutenean!
Baño etzekian mutill orrek ainbesteren artean beretzat nor aukeratu. Zalla da aukera dagoanean aukeratzea. Zein izango zan neskatxarik onena? Onena, onena... Ezta erraz jakiten. Ezkongei daudenean, emakume guztiak onak; ezkonduta gero, erdiak balira! Ezkondu artean, neskatxa danak gordeta idukitzen omen dituzte beren gogo, griña, utsune ta orañak, bear eztan orduetan agertzeko. Ta orduan ordukoak. Baña estali gabe idukita ere, giza-seme gazteak eztakite neska ezkongeiaren txaldankeri, seta gaizto ta alderdi txarrik ezagutzen ta, begiak zabalik erabilliarren, itxu itxuan ezkontzen dira geientsuak. Nola ez? Batzuk emakumien edertasunari begira itsutzen dira; beste batzuk, esan dezagun obeto, beste askok, neskatxen di-