Orrialde:Garoa (1912).pdf/47

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dator, etxean geldituko dira gure puskak. Eztago geiago zer esanik.
—Zer esanik ez, ostera? Bai, Mari Batista, bai. Au ezta asiera baño besterik. Eskribauak gure paperak egin orduko zer esan andiak emango dizkigu gaur asi degun autuak. Gañera gure Joanesek ondo jakin, ondo ikusi ta ondo neurtu nai izaten ditu seme-alaben goraberako gauzak. Ni naiz Zabaletako etxekoandre, baña nere senarra beti etxeko jaun, ta berari dagokio Zabaletako gauza guztiak erabakitzea.
—Ba, Joanesek, zenzunezko gizona da ta milla dukat emango dizka semeari.
—Berriz ere? Gogoan artu dezu zeure eskabidea; baña alperrik zabiltz nerea aztutzen bazaitzu.
—Guk aldegun aña, aldegun guzia emango diogu, orra.
—Eztago gaizki esana. Zer Meza entzungo dezu datorren igandean?
—Zortziretakoa nik.
—Emen izango naiz ba, ni ere, Jaungoikoak nai badu, ta agur iganderarte.
— Agur.
Andretxo biak gogamen batekin alden-