Orrialde:Garoa (1912).pdf/57

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bakarra izan bear du gizonak: Jaungoikoarena Itxaropen bat: Jaungoikoagan».
«Zarrak eta nekatuak billatuko dituzu Azkarragako nagusi-etxekoandreak. Begiratu zaiezute guraso bezela, gorde zaiezute ille zuriai zor zaieten begirunea. Goiz guztiak dute beren arratsaldea. Zartuko zera zu ere, bizi bazera, ta egintzazu orain gaurko zarrakin zure buruari ordurako opa diozuna».
«Izan zaite etxearen zaintzalle, argalen indargarri, emaztearen lagun zintzo. Emazte ona artu dezu, baño ez uste izan akats gabekoa dala. Danok dauzkagu geureak eta orrek ere bereak izango ditu; baño dana leuntzen du maitetasunak... Naita naiezkoa da gurutzea jasotzea. Naigaberen bat, ezbearren bat datorkizunean, artu zazu patxadan, alperrikako aserre gabe. Aserrearekin gauza on gutxi egin oida, patxadarekin bear dan guztia bear bezela».
«Jaungoikoak seme-alabarik ematen badizu, azi zazuz bere maitetasunean edo egintzazu orretarako alegiña. Gero, beren erruz okertzen badira, zuk eztezu zer erantzunik izango».
Entzun ote zuan Iñazio Marik aitaren