Orrialde:Garoa (1912).pdf/67

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

buruz esaten, ta orrela zekizkian beste gauza on batzuek Neguko gau luzietan, errosarioa esan ta laster Testamentu zarreko eta berriko Kondaira eskuetan artzen zuanean, aoa zabalik eta lerdea zeriotela egoten ziran danak, baño Ana Josepa ta Joanes beste guztiak baño geiago.
—Eztek makala —esan oizuan amonak— orrelako liburu andia parra-parra irakurtzeko.
Eta Jose Ramonek — Irakasleari eskerrak, badaki zerbait Manueltxok. Arrek egingo digu gizon gure mutilla.
Aitonak — Arrek eta guk, lagun gaiztoak okertzen ezpadigute. Irakasleak eta gurasoak aña edo geiago eta beti errezago erakutsi oidute lagunak, eta oien bildur bear.
Jose Ramonek — Bai erri andietan; baña emen? Emen, aita, Manuelen lagun guztiak baserrietako umeak dira, mendi mutillak, ogi bedeinkatua bezalakoak.
Aitonak — Ai danak balira, Jose Ramon, ai balira!
Beste giza-landare bat erakarri zuten Zabaletara Iñazio Mari ta Juan Andres etxetik joan ziranean: Iturraldeko Joxe,