Orrialde:Garoa (1912).pdf/72

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

lotsagabeago, ausarkiago, arpegi eman zioten gurasoai, jarki zitzaizkoen erriko agintariari, mallaka mallaka berealako baten jetxi ziran gizon gaizkiñen zelai galduraño, ta norbait zematu zutela edo etzutela, gizonen bati diru eske bidera erten ziotela edo etziotela, sartu zituzten beintzat gaiztotegian luzarorako».
—Orra, orra ibilbide txarraren azkena.
«Etzan orretan amaitu. Noiz edo noiz urratu zitzaizten lokarriak, eta emen agertu zitzaizkigun berriro, izen gaiztoaren jabe, iñoiz baño beltzago, itzalago, bildurgarriago. Etzituan iñork begi onez ikusten: gizonak ozta ozta egin oizioten agur, ume ta emakumeak Axeri ta Otsokoren izenaz bakarrik izutzen ziran. Naikoa zan, Otsoko dator esatea umerik negartiena bereala ixiltzeko».
«Bazegoan zergatik bildurtu».
«Auntza larrera bezela lengo bidera jo zuten obendun adiskide biak. Bai ba: ondo jan bear, asko edan nai, etxekoaz ezin ase, lanerako gogo ta usterik ez, eleizatik urruti, seta gaiztoak okerrera deiezka, gautxori biurturik, lapurretatik sortzen zuten alzan guztia. Andiak esaten ziran: gaber-