Orrialde:Garoa (1912).pdf/75

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gazterik auldua, xarpaz jantzia, zetakaz betea, zorriz erdi-jana, aterik ate ibilli zan errukari, zorro zar bat bizkarrean zuala, gizadi guztien iraintasunak iruntsiaz, ta beartsuen gaixotegi batean il zan, inpernu bizia lurrean igarota gero».
Manueltxok — Inpernua? Gaur goizean, Moxolok, ikastetxera bidean, inpernurik eztagola esan dit.
Aitonak — «Zer diok, motel! Aitaren, Semearen... Ara or bat. Moxolo otsokotarra dek, Manuel, uriko zakur amorraturen batek kutsatu du, bere aitaren ardangelan noski. Umearen zentzuna, etxean entzuna. Jakinzak, illobatxo: lagun orrek esan duanetik Otsokok egin zuan egitera bide gutxi ziok, eta naigo niket, i Otsokoren bizitzan ikustea baño, illoi batean luze luze ikustea».
Amak — Bai orixe, bai milla aldiz!
Aitonak — «Eztek Moxolo ire erakuslea».
Manueltxok — Ez, jauna, Moxolo txit atzerea da. Dotriñan ere bera dabil azkenengo.
Aitonak — «Siñisten diat. Eztik arrek