Orrialde:Garoa (1912).pdf/76

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gauza onik erakutsiko Bakoitzak dakiana erakusten du, ta gaiztoak gaiztakeria. Ez adi, bada, Moxolorekin egundaño ibilli. Ire lagunik andiena Joxe izango dek eta erakusleak geu, etxekoak, eta erriko apaiz jaunak, gurutzetarrak. Illobatxo, Joxe, nere semeak: bizi zaitezte baserrian, toki oberik eztagota; maita zazute mendia, maitagarria data; baño mendian bertan piztirik billatzen badezute, alde Jaungoikoaren izenean piztietatik gurutze ondora».
Orrela aztertzen zituan Joanesek bere gizalandarak, orrela eman oizien buru ta biotzerako bear zuten janaria, orrela bizi zan, erbesteko semearen oroimenak ikutzen etzionean, atsegintsu ta gozoro, bizitza onak ematen duan animako lasaitasun eztian.
Ala ere Joanesek eta bere emazteak bazuten beren buruan beste zerbaiten utsunea. Gauza andia etzan. Ara: Zabaletan beste aurtxo bat ez izatea, alaba, neskatxa. Bi amak kendu ezkero, Zabaletako guztiak gizonezkoak ziran, prakadunak. Ana Josepak zionez, amaika praka bear zan etxe artan, Jesus Maria ta Jose! Batean sasiak, oteak edo elorrantzak eldu ziotela, bestean