Orrialde:Garoa (1912).pdf/78

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ñetan zekarren barruko alaitasunaren pitsa, parrea.
Parrez erten zion emazteak ere ate ondora.
—Badegu ba —esan zion senarrari.
—Jaungoikoari eskerrak. Eta nolakoa da?
—Zuri, eder, galanta: bere aita berbera dirudi.
—Oraindik? Zuek emakumeok bereala artzen diozute umeai norbaiten itxura.
—Alaxen da bata. Zeuk ikusiko dezu laster. Jose Ramonen ta gure aurraren sudur ta kopeta berdin berdiñak dira.
—Ta begiak?
—Begiak zeurien antzekoak.
—Parre egingo aldet?
—Egin zazu nai baldin badezu. Len ere etzenduan urruti. Zer uste dezu? Eztizutala ikusi arpegian ta biotzean?
—Biotzean ere bai, emakumea?
—Baita. Orain ere badakit nik zuri zer gogoratzen zaitzun: aurtxoa geuk biok artu bear gendukela besoetan.
—Baña nik ezer esan ezpadizut.
—Baña nik igarri. Askotan izan naiz ni zure gogoen igarle. Gaitz ere badata!