Orrialde:Garoa (1912).pdf/86

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

suna, ta zerbait gozatzeagatik eta aurraganako maitetasuna itsatsi naian, onela deitu oizion:
—Ator ia, Manueltxo, ator ia laztanori. Goiko kutxan daukat nik iretzat gordeta udare andi bat, iretzat bakarrik dana. Asko azi aiz ta ezingo aut altzoan euki, baña bai biotzean, bai, nere semea. Altzoan aurrak idukitzen dira, txiki txikiak, Malentxo bezela oñez ibilli ezin diranak. Ikusten dek nolako polita dan gure Malentxo? Nai luteke auzoan onelako bat, baño eztago iñun onelakorik. Geurea da, geurea geurea. Txalopintxalo esaiok; tira, eskutxoak artuta, orrelaxe.
Bein baño geiagotan, Manueltxo amaren ondoan belauniko jarririk eta beste Zabaletako guztiak zutik edo erdi okertuta, Joanes aurrean zala, erestu oizuten, denak batera txaloak joaz, antziñetako aur eresia:
Txalopin txalo
Txalopin txalo
Katutxoa mizpira
Gañean dago;
Badago bego,
Badago bego;
Zapatatxo berrien
Begira dago.